2022/06/18 11:00

Bergarako lorategi historikoen bisita gidatua ekainaren hirugarren larunbatean Ezkutuko Altxorren 2022 edizioaren eskutik

Bergarako lorategi historikoen bisita gidatua ekainaren hirugarren larunbatean Ezkutuko Altxorren 2022 edizioaren eskutik
Laboratorium, Bergara

Lorategiak oso garrantzitsuak izan dira eta dira Bergaran. Gerriko berde batek inguratzen du herria, baina kasko historikoaren barne egituran ere zabalak dira berdeguneak; baita oso bereziak ere. Garai bateko baratzetatik, lorategi ikusgarriak eraiki ziren, batez ere, XIX. mendean. Horietako lorategi historiko batzuk bisitatuko ditugu
Bisita egiteko Laboratorium museotik abiatuko gara 11:00etan.
Aldez aurretik eman behar da izena 943 79 64 63 telefonoan edo infoturismo@debagoiena.eus mail helbidean. Izen emateko epea: ekainak 17 ostirala, 12.00ak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak