Aretxabaletako eta Oñatiko ikastetxe banak 'Eskola Jasangarria' ziurtagiria jaso dute

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 7a, 19:38
Gaur Busturian egindako ekitaldia.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiarekin eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzekin batera, 'Eskola Jasangarria' ziurtagiria eman die gaur 31 ikastetxeri, eta tartean dira Aretxabaletako Kurtzebarri BHI eta Oñatiko Errekalde Herri Eskola.

Bizkaiko Busturia herriko Ekoetxea Urdaibain egin den Gobernu Kontseiluaren ondoren izan den ekitaldian gainerako sailburuak ere bildu dira, eta bertan parte hartu dute ehun bat ikastetxek, irakaslek, eta baita ikastetxeei dagozkien udal ordezkariek eta udalerrietako alkateek ere.

Jaurlaritzatik azaldu dutenez, Eskola Agenda 21 programan parte hartu duten hogeita hamaika ikastetxe publiko eta itundu dira ziurtagiria jaso dutenak. Era berean, ikastetxe horiek IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean daude, eta irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek elkarrekin sustatzen dute jasangarritasunerako hezkuntza. "Guztiek gainditu dute auditoretza bat, berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egin duten apustuagatik saritzen dituena".

Diplomak banatu ondoren, Iñigo Urkullu Lehendakariak hartu du hitza eta, Gizarte Garapen Jasangarriaren ereduaren bidez, gizarte "justu eta iraunkor" bat eraikitzen jarraitzeko beharra nabarmendu du, zera gaineratuz: "Ingurumena zaintzea guztion ardura da, bihar eta gaur ere bai".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak