Linazisorok urrea, Guenetxeak brontzea, Espainiako Kopan

Mirari Altube Arrese 2022ko eka. 7a, 11:55

Irati Guenetxea.

Espainiako blokeko eta abiadurako Kopako lehen proba puntuagarria leku oso berezian jokatu dute, Madrilgo Plaza España aukeratu dutelako antolatzaileek lehenengo hitzordu hori antolatzeko. Eta, Debagoieneko eskalatzaileak nabarmendu dira bertan.

Madrilgo erdiguneko plaza hortan bertan muntatu zituzten ormak, eta bero egin bazuen ere, eskalatzaileendako berezia izan zen halako leku batean lehiatzea. Bada, Kopako lehen proba puntuagarrian Bergarako Mikel Linazisoro eta Aretxabaletako Irati Guenetxea nabarmendu ziren. Domeka goizean egin zituzten kategoria txikietako txapelketak, eta gazte mailan, 18 urtez azpikoen kategorian Irati Guenetxea aretxabaletarra hirugarren sailkatu zen, Ana Torregrosaren eta Andrea Rodriguezen atzetik. Arratsaldean, berriz, senior mailakoen txanda izan zen, eta hor Mikel Linazisoro izan zen onena, Francesco Boscoren eta Eneko Carreteroren aurretik. Bergarakoa izan zen lehenengo blokea amaitzen bakarra, eta inork ez zuen hirugarrena gainditu. Hala, 2024an Parisko Olinpiar Jokoetan egon nahi du Linazisorok, eta horretan dihardu lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak