Soilik Madalen Etxegaraik lortu du garaipena, eta bikote izan duen Irati Zabalarekin batera eskuz binakako 3. postua erdietsi du elite mailako txapelketan. Leyre Oskoz eta Uxux Osesen aurka jokatu dute, eta 18-4 nagusitu dira.
Debagoiendarrak bi finaletan
Elite mailako finalean izan da Maddi Berrocal bergararra. Itxaso Erasunekin batera jokatu du eta aurreko koadroetan izan da borroka handiena. Azkenenerako, ordea, Amaia Aldai nagusitu da, Dimako pilotariak tantoak amaitzeko orduan eskarmentu eta erabakitasun handiagoa erakutsi baitu. Azkenean, Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek 22 eta 16 gainditu dituzte Maddi Berrocal eta Itxaso Erasun.
Gazteen lau t'erdikoan, Leitzako Goiuri Zabaletak eraman du txapela, Leire Galeano antzuolarra 18-10 mendean hartuta.


