Mondrateri 0 eta 2 irabazi eta Eskoriatza sailkatu da play off-erako

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko eka. 4a, 22:36

Egun handietako giroa izan da gaur areto futbol derbiaren bueltan. Musakolan lehiari ekin aurretik hasi –harrera egin diete zaleek bi taldeei–; neurketa osoan, harmailak topera eta bi zalegoak animatzeari utzi gabe –bonbo eta gaitero eta guzti–; eta partidua amaitu eta gero, Eskoriatzan, ospakizunean. Eskoriatzarrek Afantxoren aurka –euren ligan lehena geratu dena– jokatuko dute orain play off-eko lehen kanporaketa.

Intentsitate handiko, ezin handiagoko, neurketa jokatu dute Mondratek eta Eskoriatzak Musakolan. Saria handia zen, 2. B Mailara igotzeko play off-a jokatzeko sailkatzea, eta horren jakitun ziren, bai jokalariak, bai bi taldeetako zaleak.

Pabilioia goraino beteta, bi taldeek aukerak izan arren, hutsean egon da partidua amaitzeko dozena bat minutu falta zirenera arte. Orduan egin du lehen gola Eskoriatzak, Hodei Peciñaren bitartez. Mondratek berea egiten jarraitu du, berdintzeko ahaleginean, baina eskoriatzarren atzealdeko lan onarekin eta atezainaren geldituekin egin du topo behin eta berriz. 

Bost minuturen faltan, arrasatearrak erasorako bosgarren jokalaria kantxan jartzen hasi dira, atezaina kenduta, baina nagusigo horrek ez die gol aukera gehiago eta hobeak sortzea ekarri. Hartutako arriskuak, gainera, ondorioak izan ditu, eta neurketa amaitzeko 30 segundoren faltan, Arrasatekoek baloia galdu eta Eskoriatzak, aurkaria atezain barik ari zela aprobetxatuta, bigarrena egin du. Jon Ugarte izan da golegile.

Partidu amaieran, zoramena kanpokoen artean, eta pena etxekoek, baina bi zalegoek agurtu dituzte jokalariak txalo artean. Neurketa garrantzitsua eta intentsitate handikoa izan arren, kiroltasuna izan du ezaugarri, bai kantxan eta bai harmailetan.

Musakolan eta, ondoren, Eskoriatzan jazotako dena Harmailatik saioan izango da ikusgai, astelehenean, 21:30ean.

Erlazionatuak

Mondrate-Eskoriatza, argazkietan

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022 eka 04 Arrasate   Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak