Debagoieneko hainbat ordezkari joan dira Iruñeko Konferentzia Munizipalistara

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko mai. 28a, 13:01

Iruñeko Konferentzia Munizipalistan dauden Debagoieneko EH Bilduko kideak.

EH Bilduko bailarako hainbat kide daude atzo hasi zen Iruñeko Konferentzia Munizipalistan parte hartzen. Hainbat tailer dituzte, esaterako, energia trantsizioari edota gobernantza herrigileari buruz jardungo dira. Eta tartean, Oñatiko Onaroren esperientzia ere partekatuko dute.

Oñatiko, Arrasateko, Bergarako edota Aretxabaletako EH Bilduko hainbat kide joan dira Konferentzia Munizipalistara. Egun osoko egitarauaren barruan, gai hauei buruzko tailerrak izango dituzte: energia trantsizioa, gobernantza herrigilea, hezkuntza, gobernantza feminista, etxebizitza eta tokiko garapena.

Horietan parte hartzen dabiltza debagoiendarrak, eta horren ostean, askotariko udal esperientziak ezagutzeko aukera ere izango dute. Tartean da Oñatiko Onaroren proiektua.

Bertara joan direnek adierazi dute 500 lagun inguru daudela, hainbat herritatik joan direnak, eta horiei azalduko diete Oñatiko esperientzia: "Esan daiteke erreferentzia moduan jarri dela, beste hainbat proiekturekin batera".

Bestetik, Oñatiko alkate Izaro Elorzak parte hartuko du itxiera ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak