Bertsolariekin bazkaria domekan Elorregiko elkartean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko mai. 28a, 11:27

Elorregi auzoko bizilagun batzuk.

Elkartea biziberritzeko gogoz antolatu dute Elorregiko auzotarrek bihar, domeka, egingo duten bertso-bazkaria auzoko elkarte gastronomikoan. Sanprubusean eta Oñatiko eta Bergarako Arrano tabernetan daude, hamabost eurotan, txartelak erosgai.

"Ez da, baina, auzotarrentzako proposamena bakarrik, gura duten guztientzako ditugu-eta ateak zabalik. 14:30ean elkartuko gara eta entsalada mistoa, okela gisatua, postrea eta kafea izango da eskainiko dugun menua. Domekako 12:00ak bitartean izango da txartelak erosteko aukera, auzoan dugun Sanprubusean eta Oñatiko eta Bergarako Arrano tabernetan, hamabost eurotan bakoitza", azaldu du Josu Osak, antolatzaile taldeko kideak.

Hiru bertsolari gazte

Azken orduko aldaketa izan du kartelak; hori horrela, hiru lagun izango dira mahaiaren bueltan bazkalostean bertsotan: Aitor Tatiegi eta Joanes eta Xabat Illarregi anaiak. "Ekhiñe Zapiain beratarra ere etortzekoa zen, baina, azkenean, ezingo da gurean egon; hortaz, oñatiar bat eta bi leitzar etorriko dira. Gazteak dira hirurak, baina bertso plazetan eskarmentua dute; beraz, giro onean, saio polita aterako delakoan gaude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak