Nahiz eta joan den asteburuan bai Mondratek eta bai Eskoriatzak berdindu egin zuten, Debagoieneko bi talde horiek oraindik euren esku dute kategoriaz igotzeko play-off-etarako sailkatzea. Hala, ligari bi jardunaldi geratzen zaizkio eta kontuan izan behar da azken jardunaldian derbia jokatuko dutela elkarren kontra. Oraingo asteburuan, baina, derbira bizirik iristeko ezin dute kalerik egin. Hain zuzen ere, 53 puntu dituzte bai Mondratek eta Eskoriatzak, baina arrasatearrak daude aurretik, eta despistatzen denak garesti ordainduko du, Gora taldea (52 puntu) hutsegite horren zain dago eta.
Eskoriatzak, etxean
Eskoriatzak sailkapenaren azkenaurreko postuan dagoen Sasikoa Durangoren bisita izango du zapatuan (18:00, Intxaurtxueta). Hala, atsedenaldirako jakingo dute atzealdean dabilen
Elorriokoren kantxan Mondratekoek zer egin duten, zapatuan jokatuko dute-eta horiek ere, baina 16:30ean (Elorrioko kiroldegia).