Leintz Eskola Kirolak jai giroan agurtuko du ikasturtea, zapatuan

Mirari Altube Arrese 2022ko mai. 26a, 16:46

Leintz Eskola Kiroleko neska-mutikoek, 6 eta 14 urte bitartekoek, ikasturteari agur esango diote zapatuan, Aretxabaletan. Kirola eginez hasiko dute jaia 10:00etan eta opariak zozketatuta bukatu, 12:30ean.

Hona hemen egitaraua:

  • - 10:30-12:00: LHko 1. eta 2. mailakoak: ginkana jolasak herrian zehar; Ibarra kiroldegiko kantxan hasita.
  • - 10:00-12:00: LHko 3. eta 4. mailakoak: herri kirolak, euskal joko tradizionalak eta ultimate topaketa; Ibarra futbol zelaian.
  • - 10:00-12:00: LHko 5. eta 6. mailakoak eta DBHko 1. eta 2. mailakoak: ultimate topaketa eta herri kirolak, euskal joko tradizionalak; Ibarra futbol zelaian.
  • - 10:30-12:00: LEKE kirol egokituko taldeak, xunba topaketa eta herri kirolak, euskal joko tradizionalak; Ibarra kiroldegian hasita.
  • - 12:30: oparien zozketa; Ibarra futbol zelaian.
  • - 13:00: agurra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak