Euskararen aldeko egiturazko neurriak exijitu dituzte Donostian, Euskara Aurrera manifestazioan

Miren Arregi Amasorrain 2022ko mai. 21a, 19:36

Euskararen aldeko manifestazioa egin dute gaur Donostian eta milaka lagun batu ditu deialdiak. Aktibatzeko eta antolatzeko dei egin diete herritarrei eta administrazio publikoari exijitu diete egiturazko neurriak hartu eta hizkuntza politika eraginkorrak martxan jar ditzatela.

Gazte Euskaltzaleen Sareak bultzatutako manifestazioarekin bat egin dute bailarako hainbat herritarrek ere. Esaterako, AEDren baitako Ttak gazteen taldeak asteon egin du mobilizazioarekin bat egiteko deia. Baita Bergarako Xaxau konpartsak ere. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateko Ernaik, La Furiak eta Markel Irizarrek ere bat egin dute ekimenarekin.

Manifestazioa Antiguon hasi eta Bulebarrean amaitu da. Antolatzaileek azaldu dute gaurko mobilizazioa inflexio puntu bat izan behar dela, uste baitute azken boladan euskararen inguruan asimilazio moduko bat egon dela, pentsatuz egoera ona dela. "Ez da egia, gauzak ez daude ondo, egoera larria da eta uste dugu herria antolatzeko eta aktibatzeko unea dela, bai eta egiturazko neurriak exijitzekoa", azaldu du Gazte Euskaltzaleen Sareko kide Begoña Garaikoetxeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak