Hiru final geratzen zaizkie Mondrateri eta Eskoriatzari

Xabier Urtzelai 2022ko mai. 20a, 17:00

Bigarren Nazional Mailara igotzeko 'play-off'-erako sailkatu nahi dute bi taldeek eta horretarako ligako hiru partiduak irabazi behar dituzte. Gainera, elkarren artean kontrario zuzen dira Mondrate eta Eskoriatza, eta azken jardunaldian derbia jokatuko dute.

Hirugarren Nazional Mailari hiru jardunaldi baino ez zaizkiogeratzen, baina a zer-nolako hiru jardunaldi. Azkenekoan, ekainaren 5ean, Mondratek eta Eskoriatzak elkarren kontra derbia jokatuko dute, eta bi taldeen helburua da derbi horretara bizirik iristea; alegia, play-off-etarako sailkatzeko aukerekin egotea. Fase horretara lau talde joango dira: dagoeneko sailkatuta daude Afantxo (71 puntu) eta Laskorain (63), eta beste bi txartelengatik lehian dabiltza Antiguoko (54), Gora (52, partidu bat gehiagorekin), Eskoriatza (52) eta Mondrate (52).

Mondratek etxean jokatuko du bihar, zapatua

Mondratek bihar, zapatua, Laskorain hartuko du Musakolan (17:30). Eta Julen Otxandiano entrenatzaileak eskaera egin die Arrasateko zaleei: "Etor daitezela partidura, euren babesa eskertuko dugu eta". Eskoriatzarendako ere hil edo biziko partidua da bihar Tolosako Uzturpe pilotalekuan jokatuko dutena (16:00); talde horrek jada ez du ezer jokoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak