Mondragon Unibertsitatea ONCEren 5 milioi kupoitan

Miren Arregi Amasorrain 2022ko mai. 20a, 14:33

Datorren astelehenean, maiatzaren 23an, zozkatuko den ONCEren kupoiak Mondragon Unibertsitatea izango du protagonista. Hala, ONCEren 5 milioi kupoitan agertuko da, Mondragon Unibertsitatearen 25.urteurreneko ospakizunekin bat eginik. Kupoia 25. urteurreneko logoak eta "Berrikuntza, kalitatea eta konpromisoa" leloak ilustratuko dute.

Kupoiaren xehetasunak Roberto Doval Donostiako ONCEren zuzendariak; Eusebio Azorín, Ilunioneko Erakunde Harremanetarako eta Sektore Sanitario eta Soziosanitarioaren zuzendariak; David Aisa, ONCEko agente saltzaileak; Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko Errektoreak; Idoia Peñacoba, Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusiak eta Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak eman dituzte ezagutzera.

Esan bezala, 2022ko maiatzaren 23an zozkatuko da. Eguneroko kupoia denez, bost zifrak eta serieak 500.000 euroko saria jasoko du, eta 35.000 euroko 49 sari jasoko dute bost zifrek. Gainera, 250 euroko 450 sari lehen lau zifretan eta beste 450 sari azken lauretan; 25 euroko 9.000 sari azken hiruretan; eta berdin lehen eta azken bietan (6 euro), eta 2 euro itzuli saritutako zenbakiaren lehenengo edo azken zifran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak