Joanekoan aurreikuspenak bete dira, itzulikoa geratzen da

Xabier Urtzelai 2022ko mai. 20a, 14:46
Haritz Zugasti aretxabaletarra, domekako partiduan.

Herri Arteko joaneko partiduetan aurreikuspenak bete dira bailarako taldeei dagokienez. Aretxabaletarrek nekez egin ahal izan zioten aurre Hernani indartsuari (0-3), eta oñatiarrak senior mailako partidua irabazita itzuli ziren Amezketatik. Asteburuan itzuliko norgehiagokak jokatuko dituzte.

Herri Arteko joaneko partiduetan aurreikuspenak bete dira. Aretxabaletarrek nekez egin ahal izan zioten aurre Hernani indartsuari, bereziki kadete eta gazte mailetako partiduetan. Izan ere, seniorrek hortxe-hortxeizan zuten garaipena (18-22),partidu lehiatua jokatu zuteneta itzuliko norgehiagokan –za-patua, 17:30, Hernanin– katego-ria horretan irabaztea da are-txabaletarren helburua. "Bero egin du eta partidua asko gogortu da. Ondo ibili garela esango nuke, baina eurek ere ondo jokatu dute", adierazi zuen partidu amaieran Haritz Zugastik.

Oñatiarrak "bizirik" daude

Oñatiko pilotariek ere erronka gogorra izan zuten joan den astean Amezketan, baina seniorrei esker –Biainek eta Erlek 20-22 irabazi zieten Amezketako Ruizi eta Gorostidiri– puntu bat ekartzeko kapaz izan ziren. Zaila bada ere, zapatuan (18:00, Zubikoa) etxeko zaleen babesari esker kanporaketari buelta ematen saiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak