Bihar, euskararen aldeko mobilizazioa Donostian

Uxue Igarza Loiola 2022ko mai. 20a, 14:05
Bergarako Xaxau konpartsako kideek ere bat egin dute ekimenarekin. (Argazkia: Xaxau)

Gazte Euskaltzaleen Sareko kideek azaldu dutenez, pandemia sasoiaren ostean euskararen normalizazioan "atzerapausoak" atzeman dituzte. Hala, mobilizazio nazionala egingo da bihar: 17:30ean Donostiako Antiguako tuneletik abiatuko da.

Euskaraldiaren atarian, Euskal Herriko hainbat gazte eta euskara talde batu ziren euskararen egoeraren inguruan hausnartzera. Gaztealdia izeneko ariketa abiatu zuten: bederatzi egunez Euskal Herriko hainbat txoko- tako bederatzi gaztek euskara hutsean jardutea. "Ez genuen erronka lortu", azaldu dute.

Hori horrela, eta pandemiaren ostean sumatutako "atzerapausoen" harira, mobilizazio nazionala egitea erabaki dute biharko, hilak 21, Euskara aurrera lelopean. Maialen Arteaga sustatzaileak azaldu duenez, hain- bat faktorek bultzatuta egin dute deialdia: "Pandemiak aurretik zeuden arazoak azaleratu ditu, alor guztietan; baita hizkuntza gutxituen esparruan ere. Gainera, datuen arabera, euskararen erabilerak beste apur bat egin du behera".

Mobilizazioa euskarak jasandako erasoak salatzeko baliatzeaz gain, "baldintza sortzaile" izatea nahi dute; inflexio puntu, alegia. "Aurrera begira euskalgintzaren bidea erraztuko duen martxa izatea nahi dugu; etorkizuna euskaraz irudikatzen dugun guztion topaleku; harrotasunaren erakusleiho; eta ekimen gozagarri", dio Arteagak.

Bidelagun ugari dituzte

Euskalgintzako eta bestelako hainbat eragile ari dira Gazte Euskaltzaleen Sarearekin elkar- lanean, eta dagoeneko asko dira ekimenera atxikitu direnak.

Bergarako Xaxau konpartsa da horietako bat; gainera, mobilizaziora joateko autobusa ere badago Bergaratik. Pol-Pol tabernan eman behar da izena. Arrasatetik ere antolatu dute autobusa, Arrasateko EHEk bultzatuta. Horiez gain, Mondragon Unibertsitateko Ernaik, La Furiak eta Markel Irizarrek ere bat egin dute ekimenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak