Nahi duenak nahi duena duen, inor atzean uzten ez duen, euskara zaintzen duen eta denontzako lekua dagoen kalitatezko eskola publikoaz hitz egiten du kantuak. Handitan izena hartu du Kaliforniako San Frantzisko hirian Maisha MCk – Eneko Axpe –, Glaukoma taldeko Juantxo Arakama, Leize MC eta Nizuri Tazuneri taldeko Fani abeslariaren kolaborazioarekin sortutako abestiak. Jaia ekainaren 5ean egingo da, Bastidan.
Lurdes Errasti – Denon Eskola Federazioko presidentea – eta Lurdes Imaz – EHIGEko koordinatzailea – izan dira gaurko prentsaurrekoan abestia aurkezteaz arduratu direnak.