Hona hemen saioen zerrenda. Guztiak Debagoieneko Mankomunitean izango dira, goizetan (09:30etik 13:30ak arte).
- Maiatzak 30
Ekitean kontuan hartu behar diren alderdiak
Ideiaren azterketa, bideragarritasun plana, era juridikoak, autonomoak, alokairu kontratua, finanziazioa, laguntzak...
- Ekainak 3
Negozio txikiak abian jartzea
Abian jartzeko izapideak (Gizarte Segurantza, Ogasuna, Udala, Eusko Jaurlaritza,...). Ziurtagiri digitalak.
- Ekainak 6
Negozio txikien oinarrizko kudeaketa I
Oinarrizko kontzeptu ekonomiko-finantzarioak. Erabilera arrunteko dokumentuak (aurrekontua, albarana, faktura,...)
- Ekainak 10
Negozio txikien oinarrizko kudeaketa II
Prezioak eta kosteak kalkulatzea. Gutxieneko fakturazioa. Kontrol ekonomikorako oinarrizko tresnak.
- Ekainak 13 eta 17
Negozio txikien fiskalitatea: Zergabidea. TicketBAI. PFEZ. BEZa.
Mankomunitateak Debagoieneko ekintzaileei honako zerbitzuak eskaintzen dizkiete: laguntzen eta eskualdeko baliabideen informazioa; bideragarritasun plana egiteko laguntza; doako ikastaroak eta prestakuntza tailerrak; turismo eta merkataritzan alorrean aholkularitza espezializatua; eta industri eta zerbitzu moduluen lagapena Arrasaten eta Aretxabaletan.