Taldea osatuta, Dorletako Amako eta Aloña Mendiko neskak Gipuzkoako txapeldun izan dira

Xabier Urtzelai 2022ko mai. 17a, 08:36

Podiumeko lehenengo koskan, Dorletako Amako eta Aloña Mendiko neskak, Ezkion.

Dorletako Amako eta Aloña Mendiko kategoria txikietako ziklistendako lasterketa berezia izan da asteburuan Ezkion jokatu dutena, izan ere, lehenengoz hartu dute parte erlojupeko proba batean. Eta, estreinaldi aparta izan dute, bereziki neskek, Gipuzkoako txapeldun izan dira-eta.

Gipuzkoako taldeko erlojupekoa jokatu dute asteburuan Ezkion eta han izan dira bailarako harrobietako ziklista gazteak. Alebinetan, Markel Diaz, Aimar Etxaniz, Oxel Kortabarria, Itoiz Olaziregi eta Peru Herrastik osatu dute boskotea. Laugarren geratu dira, podiotik oso gertu. Halere, txalotzekoa izan da burututako lasterketa.
Aldi berean, aipatzekoa da neskek egindako lasterketa. Hor, debagoiendarrak lehenengo sailkatu dira, eta taldea osatu dute Izaro Ezpeletak, Katixa Navarrok, Maialen Sanchok, Ainhoa Plazak eta Aloña Mendiko taldeko Ane Atorrasagastik. Hala, bistan da Dorletako Amako eta Aloña Mendiko taldekoek indarrak batu izanak emaitza ezin hobeak ekarri dituela.

Infantiletan berriz, bi talde zituzten parte hartzeko baina antolaketaren arazoak tarteko taldeetako bat parte hartu ezinka geratu zen. Bada, horien artean zeuden Beñat Plaza, Markel Lopez
de Muniain eta Eñaut Olaziregi. Kontrara, Unai Ormaetxea, Izortz Llodio eta Manex Larrañagak osaturko taldeak aukera izan zuten parte hartzeko, eta hauek lehiaketa eten zen momentuan podiumeko postuetan zeuden, hirugarren postuan .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak