12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta lan guztiek jatorrizkoak, argitaratu bakoak eta euskaraz izan behar dute. Gutxienez minutu bat iraun behar dute eta MP3 formatuan bidali behar dira Euskara@loramendielkartea.eus helbidera; ekainaren 8a da parte hartzeko azken eguna.
Bertako musikariak, epaile
Arrasateko Oihan Uribarren Fane eta Martin Errasti Tata eta Bergarako Iker Hiriart HRT izango dira epaimahaikideak eta eurek erabaki dute zein kantuk irabaziko duen Skysound estudioan grabatzeko eta bideoklipa egiteko aukera.