Urriaren 29an estreinatu zuten zinema aretoetan eta plataforma digitaletara egin du salto Arrasateko zinemagilearen filmak; maiatzaren 10ean Netflixen estreinatu zuten. "Oso pozik nago plataformaren bidez mundu osora zabalduko delako. Filmen banaketa arloko aldaketa garaian gaude, eta plataformak, gaur egun, merkatu nagusia dira. Netflixera modu naturalean heldu da, plataformak bere katalogoan sartzeko proposatu zigun", kontatu du Gomezek.
Laster Filmin plataforman ikusgai egon daitekeela aurreratu du, eta ETBn eta TVEn eskainiko dutela ere bai.
Debagoienean grabatuta
80ko hamarkadako "Euskal Herri zahar, borrokatzailea eta aztoratua" irudikatzen du Érase una vez.... en Euskadi (La Canica Films) filmak, Gomezen haurtzaroa, eta 12 urteko lau gazte dira protagonista.