Lan-istripuen aurrean neurriak "berehala" hartzeko eskatu dio gehiengo sindikalak Eusko Jaurlaritzari

Txomin Madina Milikua 2022ko maiatzaren 16a

Joan den astean Aramaion lanean ari zela hildako behargin oñatiarraren heriotzaren aurrean, hainbat erreakzio  eta mobilizazio izan dira egunotan. Gaur eguerdian gehiengo sindikalak –LAB, ELA, Steilas, ESK, EHNE eta HIRU– deituta elkarretaratzea egin dute Oñatiko Foruen plazan.

Oñatiko elkarretaratzean hildako langilearen senide, lagun eta hurbilekoei elkartasuna adierazteaz gain, deitzaileek salatu dute ez dela onargarria 2022an dagoeneko 27 langile hil izana lanean; gaineratu dute egoera ez dela aldatuko arazoaren oinarrizko arrazoietara, hau da, lan-baldintzetara joan ezean.  Eusko Jaurlaritzari eskatu diote hartzeko neurriak "berehala".

Gaur , astelehenera, 19:00etan eta toki berean beste elkarretaratze baterako deialdia egin du Oñatiko Eskubide Sozialen Aldeko Batzordeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak