Behin sarrera erosita, autobuserako tokia erreserbatu beharko da nahitaez. Horretarako lau bide daude: 943 77 91 59 eta 943 25 20 21 telefonora deitzea, edo kultura@bergara.eus eta kultura@arrasate.eus -era idaztea. Autobusa Arrasateko Garibai kalean geratuko da 17:20ean, eta Bergarako Ibargarai geltokira helduko da 17:35ean.
Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek –Ordu Gaztea–, emanaldirako sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte, aurrez adierazitako bi telefonoetako batera deituta. Behin sarrera eta autobuserako tokia erreserbatuta, egunean bertan Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko dute, eta euren adina edo lan egoera egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu –sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da–.
Autobusean izena emateko epea maiatzaren 23an amaituko da. Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dute, erositako sarreren dirua bueltatzearekin batera.
'Giselle' ballet-ikuskizunari buruz
Dantza Konpainia Nazionalak aurkeztuko duen obra originala ballet klasikoaren gailurretako bat da, espainiar erromantizismoaren ikuspegitik sortutakoa. Bertsio berrian jatorrizko elementuak mantentzen dira, baina escuela bolera eta espainiar tradizioko ezaugarriak gehitu dizkiote.