Familia osoarentzako ekintzak antolatu dituzte, eta, besteak beste, desfibriladore bat erabiltzen edota bihotz-biriketako bizkortzea egiten ikasi ahalko da, anbulantzia bat barrutik ikusteko aukera egongo da, eta baita txikienentzako jolasak ere.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ate irekien asmoa da "eskualdeko bizilagunei erakundearen jarduera eta lana hurbiltzea", Gurutze Gorriak Debagoienean dituen proiektuak, baliabide materialak eta giza baliabideak ezagutaraziz.
Gonbidapen berezia egin diete ekarpena egiten duten bazkideei, Debagoieneko Gurutze Gorriaren atzean dagoen giza taldea eta instalazioak ezagutzera animatu daitezen. Horrez gain, azaldu dute Sanprubusaren laguntza ere izango dutela, bertako pintxoak dastatzeko aukerarekin.