Bergara eta Mondraren artekoak lehia gogorrak izan ohi dira; ea zer gertatzen den bihar, zapatua, 16:30ean, Bergararen zelaian jokatuko den norgehiagokan. Ohorezko Erregional mailako 32. jardunaldiko partidua izango da, eta horren ostean beste bi neurketa baino ez zaizkie geldituko taldeei.
UDAk, bere aldetik, Touring liderra jasoko du etzi, 16:30ean, igoera fasean sailkatzeko esperantzarekin. Aloña Mendik, berriz, Oiartzunen jokatuko du.