Aretxabaletarentzat Arrasateko derbia, 0 eta 1

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko mai. 1a, 19:07

Beñat Illarramendik falta baten ostean egindako gola nahikoa izan da partidua erabakitzeko. Lehenengo zatian egin du Aretxabaletak gola, eta Mondra saiatu den arren, ez du kontrarioaren atea zulatzea lortu.

Futbol arratsalde polita izan da gaurkoa Mojategin. Giro ona, eta harmailak bi taldeetako zalez bete –bitxikeria moduan, Unai Simon, Athleticeko atezaina, izan da ikusleen artean; Mondrako jokalari baten laguna da–.

Neurketa lehiatua jokatu dute arrasatear eta aretxabaletarrek, ikusteko ere polita, entretenigarria. Izan dira gol gehiago egiteko aukerak, baina Ilarramendik baino ez du lortu baloia sarera bidaltzea.

Gaurko partiduaren aurretik, Debagoieneko bi taldeek zituzten 53 puntu sailkapenean. Aretxabaletak, orain, bi puntu jan dizkio play off-eko postuan dagoen Elgoibarri, eta laura jarri, liga bukatzeko hiru jardunaldiren faltan. Aukerekin jarraitzeko, dena den, hurrengo astean liderra, Touring, menderatu beharko dute Ibarran.

Beste taldeak

Gainerako taldeei dagokienez, Bergarak hiruna berdindu du jardunaldi honetan Zarautzen, eta Aloñak 1 eta 3 galdu Azkoagainen, Urolaren kontra.

Erlazionatuak

Mondra-Aretxabaleta

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022 mai 01 Aretxabaleta   Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak