Rebel Noise taldeak Nor naiz ni? abestiaren bideoklipa kaleratu du, Infernuko Atean diskoaren aurrerapen kanta da. Usurbilgo Higain estudioan grabatu eta nahastu du Haritz Harreguyk, eta masterizazioaz Ultramarinos estudioko Victor Garcia arduratu da.
Aramaioko, Arrasateko eta Oñatiko boskoteak punk eta rock doinuak lantzen ditu, eta sare sozialetan aurreratu dutenez, konfinamentuan sortutako letrek osatzen dute lan berri hau.