Errigora egitasmoaren azken kanpainak inoizko daturik onenak izan ditu. 10.000 etxetara iritsiko dira Nafarroako produktuak, iaz baino %20 gehiagotara. Jakien eskaera kopuruak ere gora egin du, eta, guztira, 143.000 litro olio, 271.000 kontserba-ontzi eta 41.000 pakete banatuko baitituzte datozen hilabeteetan.
Bailaran eskaerak egin zituztenek maiatzean zehar jaso ahal izango dituzte euren eskariak, aurretik adierazitako leku, egun eta orduetan.