Egun osoko egitasmoa antolatu dute Aretxabaletako Lanbide Eskolak eta Arrasateko nagusien kontseiluak, bi herrietako Udalen babesarekin. Lehendabizi, Aretxabaletako Lanbide Eskolan egingo du geldialdia Real Sociedad Fundazioaren Bizikletan adinik ez programak, bertako ikasleek trizikloak nola eginda dauden ikusteko.
Ondoren, 10:45ean, Aretxabaletako Basotxo egoitzakoen txanda izango da; 11:30ean, aldiz, Arrasateko Garaguneko erabiltzaileek egingo dute ibilaldia Aretxabaletatik Arrasatera. Eguerdian, Arrasateko Garibai kalean Arrasateko nagusiak egongo dira zain lekukoa hartzeko. Arratsaldean ere egongo dira jarduerak. 17:30ean egitasmoaren inguruko hitzaldia eskainiko da, eta 18:15ean, Iturbide egoitzako egoiliarrek izango dute trizikloak probatzeko aukera.
Halaber, ez da proiektua Debagoienera datorren lehen aldia, 2021eko abenduan Bergaran izan baitzen.