Hazilan proiektuan parte hartzeko deia egin du Debagoieneko Mankomunikateko Garapen Agentziak, oraindik plaza batzuk libre geratzen direlako. Maiatzeko lehenengo astean ekitea aurreikusten dute. Hurrengo webgunean eman daiteke izena.
Proiektu hau goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa-ziklo bat edo unibertsitate-ikasketak) eta euren alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako laneratze-programa da.
Bi fasetan bereizten da. Lehen fasean, tailer teoriko praktikoa landuko da parte-hartzaileen gaitasunak identifikatzeko eta indartzeko. Guztira 80 ordu, sei astetan zehar, hiru egunetan: astelehen, martitzen eta egubakoitzean (09:00-14:00). Bigarren fasean, berriz, esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzte eskualdeko enpresetan.