Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, fabrikazio mekanikoaren inguruko eskaintza dago

Uxue Igarza Loiola 2022ko maiatzaren 9a

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa Goi Mailako Heziketa Zikloa eskaintzen da, ikasketa oso praktikoak dira; ETHAZI metodologiarekin erronkak garatzen dira, hau da, enpresetan egingo lituzkeen lanen simulazioa. Bere praktikotasunagatik eta enpresekiko loturarengatik nabarmentzen da zikloa.

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasketak, fabrikazioa, kalitate kontrola eta antolakuntza lotzen dituzten ikasketa oso praktikoak dira eta inguruan dauzkagun enpresen kolaborazioekin gure edukiak eguneratzen ditugu.

Arlo hauek, gure inguruan dauzkagun enpresen beharrak asetzen ditu eta enpresekin elkarlanean garatutakoa praktikak eguneratzen ahalbideratzen digu. Horrela, ikasleak erronka garatu eta ondoren enpresara bisita antolatzen dugu bertan ekoizpen erreala ikusi dezaten eta galdera zuzenak burutu. Azken erronkan adibidez Industry 4.0 ildoari jarraituz, pieza batzuen eskuzko neurketak haririk gabeko tresneriekin egin ditugu eta datuak automatikoki ordenagailu baten jaso dira bere kalitateko kontrol fitxa osatuz.

Heziketa zikloetako eskaintza

  • Automatizazio eta robotika industriala: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta aurrez aurrekoa. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak eta instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak prestatzea. 
  • Sareko informatika sistemen administrazioa: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta aurrez aurrekoa. Titulu honen helburua enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea da.
  • Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta aurrez aurrekoa. Tituluaren helburu nagusia tituludunei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea da.
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta aurrez aurrekoa. Tituluaren helburu nagusia tituludunei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea da.
  • Mekatronika industriala: heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta aurrez aurrekoa. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.

Heziketa zikloetan izena emateko aukera maiatzaren 9tik, gaurtik, 27ra bitartean dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak