Deba bailarako Kontseilu Sozialistak Arrasaten egingo du maiatzaren leheneko mobilizazioa

Jone Olabarria 2022ko api. 25a, 08:45

Langileen Nazioarteko Egunaren harira, eta Euskal Herriko beste txoko askotan bezala, mobilizazioa deitu du Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak Arrasaten, 18:30ean, herriko plazatik hasita.

Maiatzaren leheneko mobilizazioak iragartzeko helarazitako oharrean, beste hainbaten artean, azken hilabeteetako prezioen goraka salatu du Kontseilu Sozialistak, "datuok beste behin ere sistema kapitalista ebidentzian jarriz": "Espainiar estatuan duela hamarkadak ez zirela hain datu gordinak jasotzen. Elektrizitatea %80,5-a eta gasolina %25,1-a igo direla diote otsaileko datuek, eta 2022ak %7,5eko inflazioa edukiko duela estimatzen da, gizarteko pobrezia estrukturala izugarri handituz".

"Krisiak hamaika aurpegi" dituela ere salatu dute: "langabezia estrukturala, etxegabetzeak, indarkeria matxistaren areagotze etengabea, errepresio gero eta handiagoa, ondoez psikologikoa eta beste hainbeste dira egun langile klaseak pairatu behar dituenak".

"Antolakuntzaren beharra"

"Miseriara kondenatzen gaituen gizarte burgesarekin amaitu eta langileriaren behar eta interesak lehen lerroan jartzeko", antolakuntzaren beharra aldarrikatu dute: "XIX. eta XX. mendeetako esperientzia iraultzaileek argi utzi zuten sozialismoaren aldeko borrokak soilik sor ditzakeela ongizate erreal baterako baldintzak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak