Arronizen korritutako lasterketan, lehendabizi tropeletik aurreratu den taldetxoan sartu da Beñat Iñarra Mateos eta, ordura arte atzean utzi ezin izan dituenak, azken igoeran egindako eraso gogor batekin utzi ditu, ihesaldia helmugaraino eramanez.
Bestalde, Mendaron, Maddi Alonso Berezibar antzuolarra hirugarren sailkatu da eskolarteko lasterketan, alebin mailan.
Bolintxo okindegia - Lana S. Coop. taldeko txirrindulariak Balmasedan ere izan dira, Espainiako Kopan, kadete eta gazte mailako emakumeak. Podiumik ez, baina aurreko postuetan ibili dira Lokatzako txirrindulariak, estatu mailako emakume onenen artean.
