Hitzak:
Ilargipeko istorio haiek
Somatzen ditugu faltan
Ez dira entzuten
Bizipen ederren oihartzunak
Galdurik daude gure oroimenean
Izotz aro honetatik ihes egin nahian
Zurekin berriz sentitzeko irrika bizian
Hutsik gaude azkenaldi honetan
Momentu haiek berreskuratu nahian
Gazteak kaleetan zerbait egin nahian
Etorkizun bat eraikitzeko asmotan
Bizirik sentitzea beraien helburu
Usteldutako sistema hau guztiz aldatzeko
Sugarrak bizirik dirau gaur egun kaleetan
Kantu zahar haien doinuak gure bihotzetan
Egindako borrokak lortu zuena
Ahaztu ezin diren bizipenen nostalgia
Sua bizirik, Sua bizirik
Sua bizirik kultura berpizteko
Sua bizirik legeak zapaltzeko
Sua bizirik borroka mantentzeko
Sua bizirik guzti hau ez galtzeko