Gipuzkoan egingo du euri gehien datozen 24 ordutan Euskalmetek iragarri duenez; horregatik, abisu horia izango da bihar 09:00ak arte. Zaparrada ertainak botako dituela adierazi dute meteorologia agentziatik, bereziki ekialdean, zenbait lekutan prezipitazioa iraunkorra eta oso ugaria izanik.
Bihar goizaldean Kantauri isurialdearen ekialdeko zenbait lekutan zaparrada handiak bota ditzake, baina goizean, euri gutxiago egingo du, eta arratsaldean, atertzera jo.
Giro freskoa
Tenperaturari dagokionez, 10 gradutik ez da igoko termometroa gaur. Bihar, ostera, zertxobait gora egingo du, eta 7 eta 14 gradu arteko tenperaturak iragarri ditu Euskalmetek; egubakoitzean, giro hobea izango da 17 gradutara igota termometroa.