Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak ekitaldia egingo du Aberri Egunean

Uxue Igarza Loiola 2022ko api. 14a, 10:04

Iruñean egindako agerraldia Langilearen Eguneko mobilizazioak deitzeko. Irudia: Gedar.

Aberri Eguneko ekitaldiaz gain, aurreratu dute eskualdeko manifestazioa egingo dutela maiatzaren lehenengoan –Langilearen Eguna–. Arrasaten izango da, 18:30ean. "Tradizio handiko egun hori probestu nahi dugu langileria iraultzailearen memoria gurera ekartzeko", azaldu dute kideek.

Apirilaren 17an, eguerdiko 12:00etan, ekitaldia egingo du Bergarako plazan Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak. "Euskal Estatu sozialista" aldarrikatuko dute Aberri Egunean.

Bestetik, aurreratu bezala, Langilearen Egunerako mobilizazioak iragarri dituzte; Debagoiena eta Debabarrena batuko dituena, Arrasaten egingo da. "Borroka grinez eta esperientzia iraultzaileen metaketaren bitartez lortu ditu proletalgoak orain arte eduki dituen askatasun kuotarik handienak", ekarri dute gogora, deialdia egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak