Bergarak, Aretxabaletak eta Oñatik final-zortzirenetan hasiko dute txapelketa, Idiazabalek eta Andoainek soilik jokatuko dute final-hamaseirenetako kanporaketa. Hala, maiatzaren 15eko asteburuan Aretxabaleta izango da kanporaketa etxean hasiko duen bakarra. Aretxabaletarrek Hernani izango dute aurrean. Eta joanekoa etxetik kanpora jokatuko duten oñatiarrek amezketarren kontra neurtuko dituzte indarrak eta bergararrek Azkoitira egin beharko dute bidaia. Ez dira kanporaketa errazak, inondik inora. Esaterako, datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan: hamasei, hain zuzen ere. Azken edizioa, berriz, azpeitiarrek irabazi zuten.