Atariko kanporaketak gaindituta, Darioren eta Peio Etxeberriaren arteko partiduko irabazleak Buruz Burukoa jokatzeko txartela poltsikoratuko du. Hala, osagai horrekin hasiko da Oñatin domekan egingo duten pilota jaialdia.
Eta bigarren partidua ere ezin erakargarriagoa izango da, besteak beste, Binakako txapeldun izan berri den Altuna III.a izango da-eta kantxara salto egingo duenetako bat. Gainera, Beñat Rezusta bergararra izango du bikote. Aurrean puntako kontrarioak izango dituzte, Irribarria eta Zabaleta. Sarrerak (25 euro) Aloña Mendi, Izarraitz eta Arrano tabernetan eta Txokolateixan daude salgai. Internetez ere eros daitezke, webgune honetan, hemen.