Irudian agertzen den bezalako proiektuak garatzen ditugu elkarlanean non sareetan ekipamendu informatikoen gain, robotak ere konektatu ditzakegu, eta guztien kontrola izan, sortzen dituzten datuak kudeatuz eta era pertsonalizatuan bistaratuz.
Burututako erronka hau 4.0 industri iraultzak sortzen dituen beharrei aurre egiteko erronka bat izan da. Bertan informazio eta eragiketa industrialeko teknologiak edo IT/OT (Informazio Teknologiak eta Operazio Teknologiak) ingurunetako sistemen konbergentzia eta integrazioa posible izateko ezagutzak eskuratzea izan da helburu nagusia.

IT/OT inguruneetako sare banaketaren diseinua sortu eta eraiki dute, hau da, enpresa industrialeko lan eremu osoa kontutan hartuz. IT ingurunean birtualizazio teknologiak erabili dituzte, nahi beste zerbitzari izateko. Berriz OT ingurumena simulatzeko, gela zuria den laborategi bat izan ditzakeen sentsoreak (atmosferako partikula proportzioa, hezetasun erlatiboa, amoniako kopurua etab.) erabili dituzte Raspberry-ko Enviro Plus zirkuitu plakaren bitartez. Erabilitako sentsore hauek sortzen duten datuak gordetzeko datu base ez erlazional batekin lan egin dute geroago datuen analisia web bitartez erabiltzaileekin partekatzeko.

Azkenik, bi inguruneak (IT/OT) elkar konektatzeko eta baita ere segurtasuna bermatzeko gaur egun izan dezakegun teknologia indartsuenetarikoa erabiliz, Linux- eko Iptables oinarritutako firewall baten inplementazioa egin dute. Argi da Erronka hau aurrera ateratzeko, ETHAZI metodologiak eskatzen duen moduan, talde lanean aritu behar dela, ikasturtean zehar ikasitakoa ezarri, jakintza teknikoak eta zeharkakoak garatuz era praktiko batean, eginez Ikasi.
Heziketa zikloetako eskaintza
- Automatizazio eta robotika industriala: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta aurrez aurrekoa. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak eta instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak prestatzea.
- Sareko informatika sistemen administrazioa: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta aurrez aurrekoa. Titulu honen helburua enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea da.
- Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta aurrez aurrekoa. Tituluaren helburu nagusia tituludunei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea da.
- Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta aurrez aurrekoa. Tituluaren helburu nagusia tituludunei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea da.
- Mekatronika industriala: heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta aurrez aurrekoa. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.
Etorri maiatzaren 7an egingo diren ate irekietara eta ezagutu datorren ikasturteko eskaintza osoa.