"Poztu egiten gaitu gure udalerrietako puntako enpresa batek ekonomiaren deskarbonizazioaren bidean nabarmentzen diren proiektuetan parte hartzeagatik. Are gehiago, pozgarria da enpresa-proiektu sendo horrek Debagoiena eskualdean lanpostuak sortzea", adierazi dute prentsa-ohar bidez hiru udal horietako sozialisten bozeramaileek, Arrasateko Victor Fuentesek, Bergarako Alberto Alonsok eta Antzuolako Miren Gallastegik.
Azaldu dutenez itsas parke eolikoek funtsezko bi zeregin dituzte: "Alde batetik, eredu energetikoaren aldaketa eragitea, eta, hain zuzen ere, energia berriztagarriaren etorkizuna dira; eta, bestetik, egun Europar Batasunak Errusiako hidrokarburoen menpe egoteari uztea dute helburu". Horregatik, Debagoieneko enpresa batek hain proiektu "garrantzitsu eta erabakigarrian" parte hartzeak "harrotasunez" betetzen dituela gaineratu dute.
Erreka Taldea bezalako berrikuntza-enpresak sustatzea "inbertsio estrategikoa" dela ere adierazi dute: "Industria garbia baita, teknologikoki punta-puntakoa, eta balio erantsi handiko lanpostuak sortzen dituena".