Musika Independentearen MIN Sariak 2009an sortu ziren eta horren helburua da ekoizpen independenteen sorkuntza, aniztasuna eta kalitate artistikoa aitortzea eta musika eta ekoizpen prozesua publikoari hurbiltzea. XIV.ez banatuko dituzte sariok aurten, eta Zahara abeslari andaluziarra da faborito nagusienetakoa bederatzi izendapenekin.
Idoia Asurmendirekin batera euskarazko album onenaren Etxepare Euskal Institutua Sariaren izendapena honako hauek jaso dute: Chill Mafia nafarren Ezorregatik x Berpizkundea lanak; jazz eta folk doinuak lantzen dituen Gaur taldearen Gaur albumak; Liher talde donostiarraren Eta hutsa zen helmuga albumak; eta Ana Arsuaga tolosarraren Verde Prato proiektuaren baitako Kondaira eder hura lanak.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak