Andoni Mujika euskaltzalea eta ekintzailea hil da

Mirari Altube Arrese 2022ko api. 5a, 08:10

Andoni Mujika Ulazia. (Argazkia: Tu Lankide)

Atzo hil zen Andoni Mujika Ulazia, 58 urte zituela. Euskaltzalea, ekintzailea, kooperatibista eta Gomiztegi artzain eskolako arduradun pedagogikoa ere. Durangarra jaiotzez, eta Berbaro euskara elkartearen sortzaileetako bat. Urte asko egin zituen Debagoienean; lehenengo Arrasaten, eta azken urteotan, Eskoriatzan, Mazmela auzoan.

Bagaran eta Lanki ikertegian jardundakoa eta Arizmendi ikastolako presidente izandakoa, besteak beste.

Estimu handian dute askok eta hark egindako lana aitortu gura izan diote; hona hemen euskalgintzako zein hezkuntza inguruko hainbat lagunek atzo eta gaur artean esandakoak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak