Beraz, Aretxabaletako lotunea, Bedoñakoa edo Musakolako biribilgunea (Eroski) erabili beharko dira alternatiba moduan. Halaber, Nafarroa etorbidea zabalik egongo da Eibarrerako noranzkoan.
Era berean, Lurraldebus zerbitzuak aldaketak izango ditu Eskoriatzarako noranzkoan:
- DG01, DG02 eta DG05 lineak: Musakolako geltokia kenduko da.
- DG10 eta DG11 lineak: Musakola, Zalduspe eta Erdigune geltokiak kenduko dira
- DG04 linea: Musakola, Zalduspe eta Erdigune (Kontzeziño) geltokiak bertan behera geratuko dira. Lanek irauten duten bitartean, geldialdia egingo da San Andresen.
Eibarrerako noranzkoan Musakolako geltokia kenduko da linea guztietan.