Turismoaren arloan lankidetzan aritzeko, 'Hospitality' proiektua aurkeztu du Mondragon Korporazioak

Jon Irizar Aranguren 2022ko api. 4a, 15:43

Erakundeetako zein kooperatibetako ordezkariak, proiektuaren aurkezpenean ateratako talde argazkian. (Argazkia: Mondragon Korporazioa)

Bederatzi kooperatiba biltzen dituen Hospitality proiektua aurkeztu zuen joan zen eguenean Mondragon Korporazioak. Hotelen eta turismoaren sektorean "estrategikoki lankidetzan" aritzea da egitasmoaren xedea, produktu eta zerbitzuen katalogo "oso" batetik abiatuta, "gaitasunak biderkatzeko".

Joan zen eguenean Hospitality proiektua aurkeztu zuen Mondragon Korporazioak Donostian. Turismoaren sektorearen erronken inguruan Basque Culinary Center-en egindako jardunaldi monografiko batzuen baitan eman zen jakitera egitasmoa, eta aurkezpen ekitaldian izan ziren, besteak beste, Reyes Maroto Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua.

Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko Kontseilu Orokorreko presidenteak aurkeztu zuen proiektua. Bere hitzetan, bederatzi kooperatiba biltzen dituen lankidetzak "sektorerako dugun eskaintzaren handitasuna eta aniztasuna erakustea" du helburu; hots, hotelen eta turismoaren arloan produktu eta zerbitzuen katalogo "oso" batetik abiatuta, "gaitasunak biderkatzeko" nahia du egitasmoak.

Sei bailaran

4.000 pertsonatik gora eta 500 milioi euroko fakturazio agregatua dute, gaur-gaurkoz, egitasmoarekin bat egin duten bederatzi kooperatibek, eta sei bailarakoak edo bailaran egoitza duten erakundeak dira: Erreka, Fagor Elektronika, Krean, Ondoan, Onnera Contract eta Ulma. Enea, Gerodan eta Kide dira gainerako hiru kooperatibak. Prentsa ohar bidez adierazi dutenez, "proiektua hotelen turismo sektorearekin eta sektore soziosanitarioarekin lotutako industria jardueren eta zerbitzuen ekimen nagusietako bat da estatu mailan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak