Euskal Herriko txirrindularitzari jarraipena egingo dio Goienak

Mirari Altube Arrese 2022ko api. 4a, 10:58

2022ko txirrindularitza denboraldia hasi berri da, eta Euskal Herriko Itzuliaren atarian, Tokikomek eta Txirrindulariak Web webguneak hitzarmena sinatu dute, kirol horri zabalkundea emateko. Horri esker, ziklismoaren harrobian egiten dabiltzan lana bertatik bertara bistaratzen hasi da Goiena ere.

Hitzarmenari esker, zabalkunde handia emango zaie kategoria txikietako lasterketei, baita amateur mailako Lehendakari Txapelketa, Euskaldun Txapelketa, eta Emakumezkoen Euskaldun Txapelketari ere. Txirrindulariak Webek Euskal Herri osoko errepideko txirrindularitza lasterketen irudiak eskainiko dizkie Tokikomeko komunikabide guztiei, horien artean Goienari.

Txirrindulariak Web orain dela hamabi urte sortutako hedabidea da, eta denbora horretan Euskal Herri osoko maila guztietako txirrindularitza lasterketa gehienen lekuko izan da. Gaur egun "erreferente nagusia" da egutegiko lasterketa guztiak jarraitzeko eta etorkizuneko txapeldunak ezagutzeko.

Euskal Herriko Itzuliari jarraipena

Horrez gain, eta Beterri-Buruntzako Aiurri toki komunikabidearen ahaleginari esker, Euskal Herriko Itzuliaren egunetan Tokikomeko komunikabideek egunero izango dituzte eskura Andoni Urbistondo kirol kazetariak egindako kronikak, Itzulian gertatzen denaren berri Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzeko. Goienak ere jasoko ditu haren kronikak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak