Bukatua da Huhezinema, Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasleek antolatzen duten Euskal Film Laburren jaialdia. Martxoaren 30etik atzora bitartean, tailer, masterclass, film, kontzertu eta abarrez gozatzeko aukera izan dute Aretxabaletan.
Aurten, guztira, 84 lan aurkeztu dira lehiaketara eta horietatik 31 hautatu ditu epaimahaiak. Horietatik 10 izan dira Sail Ofizialekoak, 9 MU Sailekoak eta 12 Bideoklipen Sailekoak. Hona hemen, garaileen zerrenda.
SAIL OFIZIALA
Huhezinem Saria - Hormak (Mikel Uralde Arrue)
Vertigo Saria - Albondigas (Julen Higuera)
Ikusleen Saria - Berak baleki (Aitor Gametxo)
Soinu Onenaren Saria - Ur Azpian Lore (Aitor Oñederra)
Mundikide Saria - Yungay 7020 (Raquel Calvo Larralde)
MU SAILA
Fikzio Onenaren Saria - Asko Falta da?
Soinu Onenaren Saria - Asko Falta da?
Ikusleen Saria - Asko Falta da?
Argazki Onena - Hurrengo Geltokia
K-saria - Ama?
BIDEOKLIP SAILA
Bideoklip Onena 1 - Liher Teloia (Nitya Lopez)
Bideoklip Onena 2 - Alai eta Pablo Reverte Ozen (Alai Ormazabal de Urresti)
Bideoklip Onena 3 - Jhonny Graso Espada y Rosa (Marino Pardo Fuente)