Eskola kirola, bihar arte, bertan behera utzi dute elur-arriskuagatik

Josu Bilbao Atxutegi 2022ko apirilaren 1a

Zapatuko 14:00ak arte eskola kirola etetea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eguraldi kaskarra dela-eta alerta laranja ezarri baitu Eusko Jaurlaritzak

Kirol Zuzendaritza Gipuzkoako ikastetxeekin eta kirol federazioekin harremaneta jarri da dagoeneko bihar, apirilak 2, 14:00ak arte eskola kirola eteteko, elur arriskua dela eta.


Jarduera hauek eteten dira:
- Ingurune naturalean egiten diren jarduerak (mendia, uretako kirolak…).
- Espazio irekietan egiten diren jarduerak (belar-zelaiak, eskolako patioak, hondartzak, aire zabaleko atletismoko pistak…).

Bestalde, Kultura eta Kirol Sailak gogorarazi nahi izan du "sor daitezkeen egoeren aurrean zentzuz jokatzea" gomendatzen dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak