Euskaltelen egoitzan egindako ekitaldian, Derion, Jorge Azanza kirol zuzendariak zazpi hautatuen berri eman du: Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Carlos Canal, Xabier Isasa, Mikel Iturria eta Gotzon Martín dira maillot laranja jantziko dutenak. Gaztetasuna, esperientzia eta, batez ere, etxean eta zale laranjen aurrean lehiatzeko ilusioa eta motibazioa dituen taldea dela nabarmendu du kirol zuzendariak.