Galizia aldean izan da aste bukaeran Burdinolako senior taldea, eta hiru partidu jokatu zituen Lugon. Lostregos izan zuen aurkari lehen partiduan eta 4 eta 1 irabazi zion "partidu ona" jokatuta.
Bigarrenean, CPL Madrid taldearen aurka jardun zuen. Partidu parekatua izan zen taldekideen esanetan, eta azken txanpan sartutako gol bati esker irabaztea lortu zuen Burdinolak.
Emaitza horiekin nahikoa zuen berdinketa hirugarren partiduan mailari eutsi ahal izateko, baina ez zen posible izan. "Partidu ona" jokatu arren 2 eta 0 galdu zuten bergararrek Lobas Granja Pinilla taldearen aurka.
Hori horrela, jaitsierako multzoko hirugarren postuan geratu da, eta datorren urtean Espainiako ligan jokatzeko lekua galdu du. Orain, plaza berriro eskuratzeko, atariko fasea jokatu beharko du.