Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek parte hartuko dute; baita Bastida Akademiak, HHI-EPAk, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio-mahaiak izango dituzte.
Bi urteko etenaldiaren ostean, berriro ere Lanbide Heziketaren Azoka presentziala berreskuratuko da. Ikasle, langabe eta prestakuntza bila dabilen edonorentzat zabalik dago ekitaldia. Stand-ak bisitatzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea izango da.
Ordutegia:
- Apirilak 6, eguaztena: 9:00 – 20:00
- Apirilak 7, eguena: 9:00 – 14:00

Abantaila ugari Lanbide Heziketak
Debagoienean 7 ikastetxe eta 1.600 ikasletik gora ari dira Lanbide Heziketa ikasten. Erdi eta goi- mailako 25 ziklo desberdin dituzu aukeratzeko.
- Bi urtetan lanerako prestatzen zaitu Lanbide Heziketak.
- Heldu nahi duzun lekura heltzeko bide desberdinak eskaintzen dizkizu.
- Enpresarekin harreman estua du Lanbide Heziketak, izan ere praktikak ezinbestekoak dira ziklo guztietan.
- Gainera, LH Dualak, lan-ikaste partekatzearen bidez, enpresan lan eginez ikasteko aukera ematen du.
- Laneratze-tasak altuak dira, hainbat ziklotan laneratzea %100koa da.
- Gainera, Erasmus + programaren bidez: atzerrian praktikak egiteko aukera dago.
Azokaz gain, hitzaldiak ere antolatu dira, bat enpresentzat eta beste bat guraso zein langabeentzat.
Apirilak 6, eguaztena:
- 16:30etan: "Lanbide Heziketa enpresei azalduta"
- 18:00etan: "Nik ere Lanbide Heziketa ikasi dut"
Ekitaldiari buruzko informazio guztia www.fpdebagoienalh.eus helbidean aurkituko duzue. Ikastetxeetako ateak zabalik saioetara joan nahi baduzu, kontsultatu egun eta orduak ere bertan.
Zatoz Azokara, Lanbide Heziketa ezagutzera!
*Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza jaso du.