Donostiako Gros auzotik abiatuta, Ulia eta Jaizkibel pasatzen ditu lasterketak, Pasai San Pedrotik Donibanera pasaz eta Guadupetik barrena Hondarribira helduz. 30.8 kilometro guztira, mendiz itsasoari begira. Atzo, domeka, izan zen 10. lasterketa eta emakumeen kategorian Saioa Arkonada izan zen garaile (2:56:56). Mutiletan, laugarren egin zuen Aritz Kortabarria arrasatearrak (2:20:30).