Eskualdeko antzerki eragileen artean eratutako sarea da DAP, Debagoieneko Antzerki Plataforma, "euskarazko kultura eta antzerkiari gizartean dagokion tokia eta garrantzia emateko lan egiten duena".
Formakuntzatik harago
Antzerkigintza, eta kultura orokorrean, "gizartearen eraldaketarako giltza moduan" ulertzen dute, eta helburu horrekin abian dituzte hainbat lan lerro; horien artean, askotariko ikastaroak. Esaterako, bihar, zapatua, Egoitz Aizpururen eskutik Eskoriatzako kultura etxean eskainiko dutena.
Etziko, domekarako, Debagoienean etorkizunean izango den edo izan gura den arte eszenikoen etorkizunari buruz jarduteko eta hausnartzeko eta, bide batez, bide berriak aurkitzeko proposatu dute Antzerkigileen Topaketa ekitaldia. "Antzerkigile izan edo ez, arlo horretan interesa dutenak batu gura ditugu. 10:00etan hasi eta 14:00ak bitarteko saioa izango da, eta ondoren, elkarrekin bazkalduko dugu. Aldez aurretik izena eman behar da; Dantzerkiplat@gmail.com helbidera idatzi behar da.